Aplikazioa

Ikasi jolasean

0,0 Pasaportea aplikazioak nerabeen trebetasun eta gaitasun pertsonalak probatu nahi ditu, hainbat jokoren bitartez.

Planteamendu ludikoa duen hezkuntza aplikazioa da hau, adikzioei buruzko informazio garrantzitsua eskaintzen duena eta pertsonaren inguruko alderdi positiboei buruzko hausnarketa sustatzen duena.

Jokoak

Erroskaletra

Gai izango al zara erroska osatzeko definizioekin bat datozen hitzak asmatuta?

Puzzlea

Osatu buruhausgarria eta aurkitu esaldi motibatzailea!

Asmatu esaldia

Pista bat emango dizugu eta, denbora jakin baten barruan, hitza osatzeko letrak asmatu beharko dituzu. Froga ezazu zenbat dakizun!

Erantzun anitz

Egiaztatu adikzioen, horien inguruko mitoen eta kultura orokorraren alorretan dituzun ezaguerak test honi esker!

Clicker

Egin klik zure ustez osasunerako positiboak diren esperientziak/jarduerak islatzen dituzten hitzak eta utzi alde batera negatiboak!

Aukera gehiago…

Jokalari anitz

Ausartu zaitez zure lagunei desafioa botatzen jokalari anitzeko funtzioarekin!

Nire pasaportea

Norantz eramango zaitu 0,0 Pasaporteak? Eskuratu zigiluak eta ezagutu zure eskura izango dituzun tokiak!

Erronkak

Gainditu eguneroko erronkak eta eskuratu pistak eta puntu mordoa!